{"id":24201,"date":"2025-07-01T13:45:00","date_gmt":"2025-07-01T11:45:00","guid":{"rendered":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/?post_type=stsp_text&#038;p=24201"},"modified":"2025-07-11T17:09:41","modified_gmt":"2025-07-11T15:09:41","slug":"neguko-argiak-zatiak","status":"publish","type":"stsp_text","link":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/","title":{"rendered":"Neguko argiak- zatiak"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Martak leku bat aurkitu du A\u00f1esentzat<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Lehen egunean bertan bete zuten etxea ahots arrotzek. Gela gorri batean, kalera ematen zuen balkoi bat; eta, sukaldean, patiora begiratzen zuen leihoa. Ahots arrotzek dena bete zuten, balkoiko atea eta sukaldeko leihoa, biak, aste osoan parez pare zabalik eduki zituzten arren. Martak A\u00f1esi Berlineko pisua prestatzen lagundu zionean, bazterretan gordeta egondako sekretuak hizketan hasi ziren. Moketa ugertsua eta sukaldeko armairu zartatuak birziklapen gunera eraman zituzten, Martinen autoan. Leihoak garbitu, ateetako kosketan metatutako lohia karraskatu, eta lauzetara itsatsitako zolda beltza igurtzi zuten indarrez.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Zati batzuetan hainbat geruza zituen hormako papera kendu zu- ten, eta gutun luze bat azaleratu zen azpian: <em>\u00ab<\/em><em>Mein liebes M<\/em><em>\u00e4<\/em><em>dchen<\/em><em>\u00bb<\/em>. Arkatzez zuzenean horman idatzia, itxura batean neskato bati. Lerro okerrak hormaren zabalera osoan: <em>\u00ab<\/em><em>Du hast dich wohl daf<\/em><em>\u00fc<\/em><em>r entschieden, in Polen zu bleiben<\/em><em>\u00bb<\/em><em>. <\/em>Espero bezala etxean egon beha- rrean Polonian geratzea erabaki duen norbaiti zuzendua. Etsipenari jarraituz, erru aitorpena zetorren, eta horrek kolpetik bilakatzen zuen neskatoa emakume. Azken hilabeteetan senar perfektua izatea lortu ez zuenaren damua. <em>Den perfekten Mann. <\/em>Izugarri lanpetuta ibili zela, eta mar-mar-mar, ezaguna leloa, perfektua aitzakia, lehen adina musu ez emateko. Eta, halako batean, <em>\u00ab<\/em><em>so einsam ohne dich<\/em><em>\u00bb<\/em>, bakardadearen izua, abandonatua izateko beldurra.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Martak A\u00f1esentzat Berlinen aurkitu zuen etxeko horman, berandu esaten diren \u00abmaite zaitut\u00bb horietako bat. Denbora asko zeramala esan gabe, baina benetakoa zela bere <em>\u00ab<\/em><em>ich liebe dich<\/em><em>\u00bb<\/em>. Martak eta A\u00f1esek apurka-apurka irakurri zuten gutuna, paper gorriaren zerrendak hormatik askatu ahala.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Pariseko etxean, ikatz-marrazki zahar bat izan zuten pareta ba- tean, eta Berlineko gutunarekin sortzen zen korrespondentzia bitxi hura sinetsi ezinik zeuden. Napoleon III.aren karikatura izan zuen Martak bere gelan; boteretsua izandako gizon bat, txiste mailara degradatua. Beste galtzaile bat. Inskripzio batek inguratzen zuen prusiarren aurrean errenditu zen enperadorearen burua: <em>Badinguet le l\u00e2che<\/em>. Goitizena zuen <em>Badinguet<\/em>; herriaren epaia, <em>oilobustia<\/em>. Etxea erakutsi zion gazteak kontatu zion Martari berak berriztu zuela gela hori, eta hainbat paper geruzaren azpian ikatz-marrazkiz jositako jatorrizko horma geratu zela agerian. Lerro arinez egindako bozetoak ziren gehienak, batzuk guztiz antzemanezinak. Berari gogoan geratu zitzaizkion bi aipatu zizkion Martari: zuhaitz bat \u2013askatasunaren sinbolo\u2013 eta sotanaz jantzitako apaiz tripaundi bat \u2013antiklerikalismoa. Napoleon III.aren karikatura zehaztasun handiz irudikatua zegoen, ordea, eta, gela pistatxo kolorez margotu zuenean, estali beharrean, nabarmen utzi zuen.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u2014Marta, badakizu zer? Tripa nabarmentzen zaizu dagoeneko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Marta esku-eskailera batera igota zegoen, arraspa eskuan, eta A\u00f1es, haren figura argalean handitzen hasitako sabelari so.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u2014Benetan? \u2013Martak sabelaldea laztandu zuen libre zeukan eskuarekin\u2013. Oraindik ez nago bost hilabeteko ere.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">A\u00f1esek hurrengo paragrafoa ezkutatzen zuen papera bigundu zuen baporizadorearekin. Hasiera zein zaila izan zen gogoratzen al zuen galdetzen zion senarrak etxera itzuli ez zen emakumeari. Poloniatik etortzeko izandako arazoak aipatzen zituen, ezkon- tzeko itxaroten, bost egun espagetiak jaten, zigarro mafia diru poloniarrarekin. Mugak zeharkatzeko tramiteei uztarturik, bikote baten bataila pribatuak, kodifikatuak. Lerroz lerro desestali zuten eskutitza. <em>\u00ab<\/em><em>Was ist seitdem passiert?<\/em><em>\u00bb <\/em>Eta gero, zer? Nola eutsi mai- tasunari? Abandonatua izateko arriskua ikusi zuenean, galdutako zerbait berreskuratu nahi izan zuen senarrak. Martak eta A\u00f1esek errukia senti zezaketen; aldiz, negartiegia iruditu zitzaien tonua. Mesedez, <em>bitte<\/em>, ez nazazu berriz bakarrik utz. Nork esan zion beste aukera bat izango zuela? A\u00f1esek egun batetik bestera Bruno uztea erabaki zuenean ez zuen errukirik izan. <em>\u00ab<\/em><em>So schmerzhaft!<\/em><em>\u00bb <\/em>Mingarria? Beranduegi.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">(\u2026)<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>6. <\/strong><strong>A<\/strong><strong>zeria <\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">60ko eta 70eko hamarkadetan eraiki ziren etxebizitzek haize hotzetik babestuta geratzen den korridore bat sortzen dute. Ar- kitektura ez da abegitsua, baina ezohiko lasaitasuna nabari da trafikoari itxitako kalean. Txakurren jabeak baino ez dabiltza ilunetan. Hura ere, bazterretik berari so dagoena, txakurra dela pentsatu du A\u00f1esek. Bizikleta haren parera heldu aurretik, elkarri begiratu diote jakin-minez eta mesfidantzaz. Berehala, aldamenean lasterka jarri zaio animalia. Azeriaren buztan gorrizta antzeman dio. Une labur batez, aliatuak dira neguko hotzean aurrera eginez, A\u00f1es bizikletaz, eta azeria bere oin kuxindunekin lasterka. Biak arnasa hartzen, biak mugimenduan, biak bizirik. Lau hankan doan izakiaren presentzia sumatu du, hurbil eta ulertezin. Bien arteko distantzia txikia da, baina gaindiezina. Jauzi eginez, zuhaixka batzuetan ezkutatu da azeria.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Binakako hanka-joko motz horren ondoren, A\u00f1es bizikletatik jaitsi da Millionenbr\u00fccke zubiaren erdian. Hamar trenbide eta haien adarkatzeen zabalerako hutsune iluna zabaltzen da bere azpian. Aurrean, Mauerparkera doan oinezkoen pasarelako kale -argiak. Ezkerretara, erreka bazterrean baleude bezala, hamar solairuko blokeetan, telebista pantailen dirdirez betetzen diren laukiak. Tren baten hotsak isiltasuna urratzen du tarteka. Haizea hotza da.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ikusi duen izakiaren xehetasunak eta gorputzean sentitu duena gogora ekartzen saiatu da A\u00f1es. Komunikaziorik gabeko topaketa bat. Pare bat metro besterik ez bien artean; baina paraleloan, elka- rrekin gurutzatzeko aukerarik gabe. Ezezagunaren presentzia, hur-<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">46<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">biltasunaren engainua, eta muga gainditzeko ezintasuna. Bihotza taupaka dauka oraindik. Ondotxo daki sentsaziorik indartsuenak ere ahaztu ez, baina ahitu egiten direla aldi luzearekin. Azken boladan A\u00f1es Estebanekin bizitako uneetara itzultzen saiatzen den arren, ezin baititu printzak baino erreskatatu.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ez du lortzen Estebanen aurpegia ikustea bion gorputz biluzi eta izerdituak elkarrekin nahastu ziren hartan. Estebanen atikoko leiho txikitik begiratuko balu bezala ikusten du eszena buruan, kanpotik. Gertatutakoa berreraikitzeko temak benetan gertatu ote zen zalantza egitera darama. Urrun eta sinesgaitz iruditzen zaio, beste inoiz gertatzeko aukerarik ez duen hori. Inoiz xahutzen ez zen bien arteko harremana behin betiko bukatu zelako.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">(\u2026)<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>A<\/strong><strong>\u00f1<\/strong><strong>es Kairen tailerrean<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Kanalaren ezkerreko aldetik, auto-garajeetaraino jarraitzeko esan dio Kaik A\u00f1esi, liburutegira iritsi baino lehen ikusiko dituela afixak. Aroztegia erakutsi eta kafe on bat prestatuko diola.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Koipe usainez inguratuta dago Kairen aroztegia. Ofizioarekin lotutako liburu zaharrak pilatzen dira leiho-ertzean. Kai lane- ko arropekin eta belarri-babesekin jantzita aurkitu du A\u00f1esek. Zerra-makina gelditu, txapela buruan egokitu eta kafea egin du <em>espresso <\/em>makina elektriko batean. Mutil gazte bat dauka Kaik berekin lanean, Kevin. Ate bati pintura zaharra kentzen ari zaio, eta begirada apenas jaso duen A\u00f1es agurtzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Lanabes-entziklopedia bat dirudi tailerrak: mailu, gubia, trintxa, arraspa, arrabota, sarjenta erakusketa ikusgarri batek betetzen ditu hormak, apalak, tiraderak, armairuak. Sabaia itoginez josia egongo balitz bezala, neurri askotariko ontziak daude nonahi, iltze eta torlojuz beteta. Egurrean zizelkatutako animaliak aurki daitezke laneko tresnen artean disimulaturik: krokodiloa, balea, errinozeroa. Aulki puskatu bat buruz behera armairu baten gainean, lanpara baten pantaila orein baten adakeran sostengatuta, giltza zaharren sorta bat iltze batetik zintzilik, leundu gabeko oholak hormaren kontra. Aroztegian barreiaturik, ordenari erresistentzia egiten dion traste pila dagoela iruditzen zaio A\u00f1esi. Edo akaso alderantziz da, gutxieneko ordenaz hornitutako trasteleku kaotiko bat. Leihotik sartzen den argiak igerian jartzen dituen alga eta koralen tentakuluz betetako urazpiko paisaia koloretsua. Dena estaltzen du egur-hauts geruza batek.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Kaik berogailuaren pareko mahaitxo batera eraman ditu kafeak. Bi egur zati sartu ditu sutara. <em>Kirchstra\u00df<\/em><em>e <\/em>kalearen kartela eta haritz baten horma-irudi bilgarri zahar bat daude izkina batean zintzilik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Kevin arduratzen da tailerra berotzeaz. Ni baino lehenago etortzen da goizetan, eta sua pizten du.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Ona da kafea<em>.<\/em><br><em>\u2014<\/em>Badakit. Kafe ona agindu nizun.<br>Kaik beste bat dirudi lanerako janzten duen txapelarekin. <em>\u2014<\/em>Kevin garbitzen ari den atea <em>container <\/em>batetik atera dugu aste<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">honetan. Norbaitek sarraila berria jarri nahi izan dio eta hondatu egin du. Zatoz, beste ateak erakutsi nahi dizkizut.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Emakume bat sartu da tailerrean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Egun on, Kai! Nire konketarako altzariaren bila nator. <em>\u2013<\/em>A\u00f1esi begiratu, eta buruaren imintzio batekin agurtu du<em>\u2013. <\/em>Kaixo, Trixi naiz. <em>\u2013<\/em>Hasperen egin eta Kairi zuzendu zaio ostera<em>\u2013. <\/em>Ez naiz esku -hutsik irtengo, akabo nire pazientzia.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Trixi,egunon.<em>\u2013<\/em>Kaizutituegindaemakumearenganahurbil- tzeko<em>\u2013. <\/em>Gaur iluntzerako agindu nizun armairua, ez da hala?<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Duela astebete ere entzun nuen hori.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Eta ez al nizun bukatuta eraman? Iturgina ibili zen berandu konketarekin. Esan nizun ezingo nuela berehala egin aldaketa, beste bezero batzuk nituela zain.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Trixik begiradarekin bilatu du bere altzaria.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Hementxe dago <em>\u2013<\/em>tailerreko bazter batera eraman du Kaik<em>\u2013. <\/em>Prestatua dut, olioa emanda, baina lehortzen utzi behar zaio. Ederto geratu da.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Emakumea lasaitu du Kaik hitzekin, begiradarekin, eskua arinki sorbaldan pausatuz. Atera lagundu dio.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Ez zara hemen egun guztia zain egongo. Nik eramango dizut etxera gaur iluntzean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">A\u00f1es ere hurbildu da atera. Bera ere badoala esan du. <em>\u2014<\/em>Oraintxe etorri zara eta!<br><em>\u2014<\/em>Baina lanpetuta zaude.<br><em>\u2014<\/em>Armairu horregatik? Batzuk berehala urduritzen dira! Beste<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">arazo batzuk dituzte, eta nik konpondu behar ditudala uste dute. Zatoz, ateak erakutsiko dizkizut, eta gero bazkaltzera joango gara. Edo hitzorduren bat duzu eguerdirako?<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Ez.<br>A\u00f1esek egun osoa du libre.<br>Kaik tailerraren atzeko espazio handi batean du bere ate bilduma.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">A\u00f1esi aleak banan-banan erakusten hasi zaio, ilustrazio-liburu baten orriak pasatzen ari balitz bezala. Sasoi bateko eraikinetako ehun bat ate historiko ditu, denak ezberdinak zabaleran eta altueran, bakoitza bere panel kopuru, leiho eta apaingarriekin. Helduleku eta burdineriak kenduta dituzte, kutxetan bereizirik jarrita daude. Ikusi zuenean Berlinen ez zuela arkitekto gisa lanik aurkituko, etxeen eraberritze lanetan hasi zen Kai. <em>Container<\/em>retara botatzeko ziren ateak erreskatatu zituen, egunen batean garesti saldu ahalko zituelakoan. Lehenengoak bere etxeko sotoan gorde zituen, eta Berlinetik ordubetera zuen biltegi batera eraman zituen geroago. Eraikuntza-elementu zaharrekiko interesa zuen saltzaileren batek eskaintzaren bat noiz egingo zain egon zen urteetan. Azkenean, onartu behar izan zuen gauza batzuek uste baino denbora gehiago behar dutela. Orain tailerrean ditu ehun inguru, eta banaka aukeratzen dituzten bezeroentzat berriztatzen ditu.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Ez dut inoiz denda bat jarri. Astiro-astiro saltzen dira. Noi- zean behin, bi orriko ate bat berriztatu eta muntatzen badut, 1500 euro sartzen zaizkit.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Eta zure laguntzailea prestatzen ari denarekin, zenbat?<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Hori beretzat izango da. Matxurak konpondu beharko dizkio, goiko bi panelak beirarekin ordezkatu eta pintura gardena eman. Kevin denbora egiten baino ez da ari. Hemezortzi urte betetzen dituenean, Afganistanera joateko izena emango du.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">A\u00f1esek mutil gazteari begiratu dio tailerrera ematen duen atetik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Badakit. Hasieran ez nuen tailerrean onartu nahi izan. Baina horrek ere ez zion lagunduko. <em>\u2013<\/em>Sorbaldak goratu ditu Kaik<em>\u2013. <\/em>Bera joaten denean, errefuxiatu irakiar bat hartuko dut praktikatan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Aroztegitik irten direnean, A\u00f1esek pentsatu du paraje osoa dagoela geruza fin baten azpian lausotuta. Kanalaren beste aldeko fabrikaz galdetu dio Kairi.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Artistentzako tailerrak dira orain. Kutxa gotorrak egiteko fabrika bat izan zen.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Tabako paketea atera du Kaik lanerako galtzen poltsikotik. Metro tolesgarri bat ere badarama bertan sartuta.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Langile auzoa izan zen hau. Zurrategiek zikindu zuten Pan- keko ura. Hori baino lehen, bainuetxe bat egon zen hemen.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Zigarroa bilduz, kanala gurutzatzen duen zubirantz jo du Kaik. A\u00f1es ahateei begira geratu da barandan bermaturik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u2014Eta hiri guztiek dute Bi\u00e8vre zikin bat.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Galduta, Kaik bekainak jaso ditu, burua A\u00f1esenganantz al- boratuz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Rue des Gobelinsen bizi zen Marta. Ni ere berarekin, sasoi batean. Kale horretako etxeen bitartetik Bi\u00e8vre erreka igarotzen<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">188<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">zen lehen, hura ere zurrategiek eta bestelako fabrikek lohitutako urekin. Tapatu egin zuten higiene arrazoiengatik. <em>\u2013<\/em>Zalantza egin du kontatzen jarraitu edo ez<em>\u2013. <\/em>Bi\u00e8vre zaharrak egiten zuen ibilbi- detik eraman ninduen behin Martak, Jardin des Plantes<em>&#8211;<\/em>eraino. Kanal hau zikin dago oraindik, baina agerian.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Lurrazpiko korronteei jarraika doazen bi lagunek irribarre estali bat eragin diote Kairi.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Pariseko hirigintza lanak Berlinekoak baino basatiagoak izan ziren <em>\u2013<\/em>esan du. Badaki Parisekoa <em>basatia <\/em>baino gehiago izan zela. <em>Bortxaketa <\/em>hitzak gurutzatu dio burua<em>\u2013. <\/em>Baina hemen ere etxebizitzak egiteko lursailen beharra egon zen. XIX. mendean zozoa ere bihurtu zen hiritar.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Zozoa?<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Esan nahi dudana da denek etorri nahi zutela hirira eta izugarri azkar hazten ari zela. Berlineko auzoak arin, merke eta estu eraiki ziren XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran. Ordukoak dira erakutsi dizkizudan ateak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Paris ere sasoi horretan hazi zen. Marta eta biok bizi ginen etxea, esaterako, 1870 ingurukoa izango zen.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u00abEz nazazu berotu, A\u00f1es\u00bb, pentsatu du Kaik inuzente itxuran bere ondoan zutik duenari begira. Zupada bat eman dio zigarroari.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Paris aurreratuago zihoan. Nondik uste duzu etorri zirela hona ideiak? Ideiak eta dirua. <em>\u2013<\/em>Arin erretzen du Kaik<em>\u2013. <\/em>Abiada izugarrian eraiki zen. Artean aldamioek etxaurrea estaltzen zutela sartzen ziren lehen maizterrak. Merkeago bizi zitezkeen hormak lehortu bitartean. Hilabete gutxira, trasteak gurdi gainean jarri eta hurrengo etxe hezea berotzera joan behar izaten zuten. Kalean bizitzearen alternatiba bat zen. Azkarrago lehortzen ziren etxeak beraiek barruan egote hutsarekin. Kontuan hartu, gainera, gela bakarreko etxebizitza batean hainbat pertsona bizi zirela elkarrekin: sei, zortzi eta baita gehiago ere.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Nirea bezalako etxe batean sei pertsona?<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Kaik denbora eman dio A\u00f1esi mentalki bere sukaldea eta logela koltxoiekin partzelatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Horretaz gain, bazeuden lotara baino joaten ez zirenak <em>\u2013<\/em>jarraitu du Kaik<em>\u2013. <\/em>Adibidez zu, emakume ezkongabe bat, garai hartan etorri izan bazina Berlinera, ametsetan ere ez zinateke zu bakarrik bizitzen egongo. Hasteko, soilik lotarako zen leku bat lortzea izango zenuke aukera bakarra. Edo bestela, puta sartzea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Aizu, palazio batean bizi naizela pentsaraziko didazu.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Eta horixe da kontua. Orain jende asko bizi garela gustura etxe horietan. Asko kritikatu ziren orduko oker arkitektonikoak. Baina miseria, gaurkoa bezala, soziala zen. Bizilagun gutxiagorekin, tuberkulosirik gabe, dutxa eta berogailu zentralarekin, ehun urte geroago ederto bizi daiteke etxe horietan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Nik ez dut berogailu zentralik. 190<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Horren araberako alokairua izango duzu. Eta, gainera, ez zaude neguan ikatza ala jatekoa, bietako zein erosiko duzun erabakitzeko estutasunean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u2014<\/em>Ez naiz kexatzen.<br>\u2014Begetarianoa zara?<br>Ezetz egin du A\u00f1esek buruarekin.<br>\u2014Ni bai. Dilista gozo batzuk jatera joango gara.<br><br><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">(\u2026)<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Prostituzioan aritu behar zuten emakumeen mamua ezarri dio Kaik A\u00f1esi buruan. Alemaniar Inperioaren denboran probintzia- tik Berlinera datorren emakumearen azalean jarri du une batez. Gizon baten begiradak kalean alderrai zebilen edozein emakume susmagarri bihur zezakeen urteetan. Berlin hartako masan edonor izan zitekeen puta, edonor sifilisaren eroale. Ez zegoen bereizketa zehatzik industria gizon baten amorantearen eta prostitutaren artean; ebakipuntuz jositako lerroak ziren aukera denak. A\u00f1es ezingo litzateke Berlin hartara heldu orain duen erabakitzeko ezintasunarekin. Laster ikusiko luke bere burua puta sartu edo errekara eroateko premian. Urte horietan iritsi zen Bilbora bere birramama, haurdun, Asun sabelean zeramala. Haurdun, eta alar- gun. Espainiak bonba kimikoekin esperimentatu zuen Rifen eta hango gerratik ekarri zuen gaixotasunak hil zion senarra. A\u00f1esen birramama jostun izan zen Bilbon, esne-saltzaile, garbitzaile. A\u00f1es umea zenean, egunkari-paperez egindako txano bat izaten zuen eguzkitik babesteko, kolorea galdutako loretxodun amantala, eta jostun-artaziak amantalaren poltsikoan. Hotzak, zorrotzak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">(\u2026)<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Supermerkatutik irten diren bi emakume gazteren atzetik gurutzatu du A\u00f1esek errepidea. Xuani bezain luze erortzen zaie ile-motots beltzarana gerriraino, gona loredunak orkatiletaraino heltzen zaizkie eta txankletak narrasten dituzte asfalto gainean. Elizaren alboko ateko mailetan eserita dauden beste emakumeen- gana hurbildu dira. Eskola adineko hainbat haur espaloian jolasean dabiltza; A\u00f1esek errumanierazko <em>bisikleta <\/em>hitza ulertu ahal izan du haien artetik pasatzean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Etxeko atea zabaldu duenerako, argi gutxi sartzen da leihoetatik. Etxea ez du hutsik aurkitu. Marta dago bere ohean lotan, haurtxo jaioberri bat alboan duela. Kappe jauna eta haren emazte poloniarra aurreko hormaren kontra kokatutako ohe batean etzanda daude, sabaiari begira. Esteban sukaldeko aulki urdinean eserita.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Martak leku bat aurkitu du A\u00f1esentzat Lehen egunean bertan bete zuten etxea ahots arrotzek. Gela gorri batean, kalera ematen zuen balkoi bat; eta, sukaldean, patiora begiratzen zuen leihoa. Ahots arrotzek dena bete zuten, balkoiko atea eta sukaldeko leihoa, biak, aste osoan parez pare zabalik eduki zituzten arren. Martak A\u00f1esi Berlineko pisua prestatzen lagundu zionean, bazterretan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":24032,"template":"","categories":[63,10],"class_list":["post-24201","stsp_text","type-stsp_text","status-publish","has-post-thumbnail","hentry","category-issue-32","category-prosa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Neguko argiak- zatiak - stadtsprachen<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"de_DE\" \/>\n<meta property=\"og:locale:alternate\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Neguko argiak- zatiak - stadtsprachen\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Martak leku bat aurkitu du A\u00f1esentzat Lehen egunean bertan bete zuten etxea ahots arrotzek. Gela gorri batean, kalera ematen zuen balkoi bat; eta, sukaldean, patiora begiratzen zuen leihoa. Ahots arrotzek dena bete zuten, balkoiko atea eta sukaldeko leihoa, biak, aste osoan parez pare zabalik eduki zituzten arren. Martak A\u00f1esi Berlineko pisua prestatzen lagundu zionean, bazterretan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"stadtsprachen\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/Stadtsprachen\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2025-07-11T15:09:41+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/stadtsprachen.de\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/ssm32_25-scaled.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"2560\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"1705\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@stadtsprachen\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Gesch\u00e4tzte Lesezeit\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"14\u00a0Minuten\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/text\\\/neguko-argiak-zatiak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/text\\\/neguko-argiak-zatiak\\\/\",\"name\":\"Neguko argiak- zatiak - stadtsprachen\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/text\\\/neguko-argiak-zatiak\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/text\\\/neguko-argiak-zatiak\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/06\\\/ssm32_25-scaled.jpg\",\"datePublished\":\"2025-07-01T11:45:00+00:00\",\"dateModified\":\"2025-07-11T15:09:41+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/text\\\/neguko-argiak-zatiak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"de-DE\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/text\\\/neguko-argiak-zatiak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"de-DE\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/text\\\/neguko-argiak-zatiak\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/06\\\/ssm32_25-scaled.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2025\\\/06\\\/ssm32_25-scaled.jpg\",\"width\":2560,\"height\":1705},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/text\\\/neguko-argiak-zatiak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Startseite\",\"item\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Texts\",\"item\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/en\\\/text\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Neguko argiak- zatiak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/\",\"name\":\"stadtsprachen\",\"description\":\"\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"de-DE\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/#organization\",\"name\":\"stadtsprachen\",\"url\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"de-DE\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/02\\\/cropped-logo_stadtsprachen_taubenblau.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/02\\\/cropped-logo_stadtsprachen_taubenblau.png\",\"width\":512,\"height\":512,\"caption\":\"stadtsprachen\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/stadtsprachen.de\\\/de\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/www.facebook.com\\\/Stadtsprachen\",\"https:\\\/\\\/x.com\\\/stadtsprachen\",\"https:\\\/\\\/www.instagram.com\\\/berlinerliterarischeaktion\\\/\",\"https:\\\/\\\/mastodon.social\\\/@BerlinerLiterarischeAktion\"]}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Neguko argiak- zatiak - stadtsprachen","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/","og_locale":"de_DE","og_type":"article","og_title":"Neguko argiak- zatiak - stadtsprachen","og_description":"Martak leku bat aurkitu du A\u00f1esentzat Lehen egunean bertan bete zuten etxea ahots arrotzek. Gela gorri batean, kalera ematen zuen balkoi bat; eta, sukaldean, patiora begiratzen zuen leihoa. Ahots arrotzek dena bete zuten, balkoiko atea eta sukaldeko leihoa, biak, aste osoan parez pare zabalik eduki zituzten arren. Martak A\u00f1esi Berlineko pisua prestatzen lagundu zionean, bazterretan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/","og_site_name":"stadtsprachen","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/Stadtsprachen","article_modified_time":"2025-07-11T15:09:41+00:00","og_image":[{"width":2560,"height":1705,"url":"https:\/\/stadtsprachen.de\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/ssm32_25-scaled.jpg","type":"image\/jpeg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_site":"@stadtsprachen","twitter_misc":{"Gesch\u00e4tzte Lesezeit":"14\u00a0Minuten"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/","url":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/","name":"Neguko argiak- zatiak - stadtsprachen","isPartOf":{"@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/stadtsprachen.de\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/ssm32_25-scaled.jpg","datePublished":"2025-07-01T11:45:00+00:00","dateModified":"2025-07-11T15:09:41+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"de-DE","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"de-DE","@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/#primaryimage","url":"https:\/\/stadtsprachen.de\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/ssm32_25-scaled.jpg","contentUrl":"https:\/\/stadtsprachen.de\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/ssm32_25-scaled.jpg","width":2560,"height":1705},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/text\/neguko-argiak-zatiak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Startseite","item":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Texts","item":"https:\/\/stadtsprachen.de\/en\/text\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Neguko argiak- zatiak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/#website","url":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/","name":"stadtsprachen","description":"","publisher":{"@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"de-DE"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/#organization","name":"stadtsprachen","url":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"de-DE","@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/stadtsprachen.de\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/cropped-logo_stadtsprachen_taubenblau.png","contentUrl":"https:\/\/stadtsprachen.de\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/cropped-logo_stadtsprachen_taubenblau.png","width":512,"height":512,"caption":"stadtsprachen"},"image":{"@id":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/#\/schema\/logo\/image\/"},"sameAs":["https:\/\/www.facebook.com\/Stadtsprachen","https:\/\/x.com\/stadtsprachen","https:\/\/www.instagram.com\/berlinerliterarischeaktion\/","https:\/\/mastodon.social\/@BerlinerLiterarischeAktion"]}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/wp-json\/wp\/v2\/stsp_text\/24201","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/wp-json\/wp\/v2\/stsp_text"}],"about":[{"href":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/wp-json\/wp\/v2\/types\/stsp_text"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/wp-json\/wp\/v2\/stsp_text\/24201\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24340,"href":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/wp-json\/wp\/v2\/stsp_text\/24201\/revisions\/24340"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24032"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24201"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/stadtsprachen.de\/de\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24201"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}